Egutegia, data eta ordu ofiziala
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.7 artikuluak dioenez, Estatuko Administrazio Orokorrak, lan-egutegi ofizialari lotuta, bere eremuan finkatuko du egun baliogabeen egutegia, epeak zenbatzeko. 31.2 artikuluak adierazten duenez, administrazio edo erakunde bakoitzaren erregistro elektronikoa, epeak zenbatzeari dagokionez, sartzeko egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialaren arabera arautuko da. Egoitza elektroniko horrek bere osotasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak izan beharko ditu, eta modu irisgarri eta ikusgarrian agertu beharko du.
Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren 15. artikuluak adierazten du data eta ordua sinkronizatzeko Armadaren Errege Institutu eta Behatokiarekin egingo dela.
Xedapen horiek betez, Zerga Agentziaren egoitza elektronikoaren data eta ordu ofiziala eskaintzen dira.