Zer den
Kautelazko neurriak zer diren jakin nahi dut eta zer baldintza eta muga dituzten
Kautelazko neurriak legezko tresna bat dira zorrak kobratuko direla ziurtatzeko, baldin eta kobrantza zapuztuko dela edo larriki zailduko dela pentsatzeko arrazoizko zantzuak badaude; nolanahi ere, saihestu nahi den kaltearen araberakoak izan beharko dute.
Ondasun baten gaineko kautelazko neurrien jakinarazpena jaso bada, alegazioak aurkeztu ahal izango dira, neurria hartu eta jakinarazi ondoren jar daitekeen helegitearen kalterik gabe. Kautelazko neurriak ordainduta, lortu nahi den zenbatekoa bermatuta edo ordezko beste ondasun bat eskainita, neurri horiek kendu ahalko dira.
Kautelazko neurri bat behin betiko enbargoan edo kautelazko neurri judizialean bihur daiteke.