PIPE. Bidalketa txikiak inportatzeko plataforma
Informatu erraz zure merkataritza elektronikorako eta paketeriarako prozedura honekin
PIPE (Espainian Bidalketa Txikiak Inportatzeko Plataforma) izeneko sistema horren helburua da araudi berriak ezartzen dituen betebehar formal eta fiskalak betetzea, modu errazean eta prozedura arinen bidez, paketeriaren eta, bereziki, merkataritza elektronikoaren munduko beharrak errespetatzeko.
Nozio orokor batzuk azaltzen dizkizugu orri honetan bertan, LAGUNTZArekin osa ditzakezunak.
H7 aitorpena balio txikiko salgaiak kontsumorako bidaltzeko aurkez daiteke, honako kasu hauetakoren batean:
- 150 eurotik beherako berezko balioa izateagatik muga-zergen frankizia duten salgaiak
- Partikularrengandik partikularrengana bidalitako salgaiak; horiek ere frankizia dute, 45 eurotik beherako balioa dutelako
- Frankizien Erregelamenduan aipatutako dokumentu turistiko eta ofizialak
- Odola, odol-plasma eta gainerako fluidoak, ehunak eta giza gorputzeko beste elementu batzuk, medikuntza- edo ikerketa-helburuetarako edo helburu berberekin prozesatzeko, Kanariar uharteekin, Ceutarekin eta Melillarekin trukatzean
Hala ere, ezin izango da H7 aitorpena erabili salgaiak debekuak edo murrizketak baditu, eta ez da bateragarria 42. edo 63. erregimenarekin (BEZik gabeko inportazioak, hurrengo erkidegoaren barruan entregatzeagatik).
IOSS "Import One Stop Shop"en siglak dira. Balio txikiko (150 euro, gehienez) bidalketen inportazioari BEZa biltzeko erregimen sinplifikatua da, eta horri esker, hornitzaileak/plataforma elektronikoak aldian behin likidatu eta ordaindu ahal izango ditu, erregistratu zen estatu kidean, Europar Batasuneko edozein estatu kidetan kontsumitzaileentzako azken bidalketa txikien eragiketa guztiengatik. Araubide horretan, inportazioa BEZtik salbuetsita dago. Plataforma izango da bezeroari erosketan egotziko diona eta aldian-aldian sartzen duena.
Erregimen hori ez da posible zerga berezien esparruko salgaientzat.
Hautazko erregimena da hornitzaile-plataformarentzat, baina hura aukeratu ondoren, uko egin edo baztertu arteko eragiketa guztiak jaso behar ditu.
G3 mezua da EAZren (gaztelaniaz, CAU) 139. artikuluan aurreikusitako salgaiak aurkezteko jakinarazpena. Oraingo bertsioan, H7 batean deklaratu den edo deklaratuko den merkantzia aurkezteko baino ezin da erabili, eta behin horiek bidali behar diren aduanan daudenean egin behar da.
Balio gutxiko (gehienez 150 euroko berezko balioa dutenak eta IOSS sistemari atxikita ez daudenak) bidalketen inportazioan BEZa sartzeko erregimen sinplifikatua da. Erregimen horrek aukera ematen eta baimentzen dio bidalketa horiek aduanan aurkezten dituenari balio txikiko inportazio horietako bakoitzean sortzen den BEZaren ordainketa geroratzeko eta hilabeteen arabera multzokatzeko.