Salgaiaren sailkapena. TARIC
Nola jakin muga-zergen eta inportaziorako BEZaren eskubideen zenbateko zehatza. Esportaziorako laguntzak eta salgaiei aplika dakiekeen merkataritza-politika
Salgaiari muga-zergen kodea esleitzea
Zergatik sailkatu behar da inportatzen edo esportatzen den salgai bat muga-zergen partida batean?
Salgai jakin bat kode batean sailkatzeko, Salgaiak Izendatzeko eta Kodetzeko Sistema Harmonizatuaren Nazioarteko Hitzarmenari (SA) edo Europar Batasuneko Aduana Tarifa Erkideari (AAC) erantsitako nomenklatura erabiliko da. Kode hori zenbaki-multzoek osatzen dute: sei digitu (SA), zortzi (Nomenklatura Konbinatua), hamar (TARIC) edo gehiago (beste nomenklatura batzuk).
Muga-zergen sailkapen egokiak aukera ematen du, besteak beste:
- Muga-zergen eta inportaziorako BEZaren eskubideen zenbateko zehatza ezagutzeko. Inportatutako salgaiari aplikatuko zaizkionak.
- NPBak edo beste mota batekoak esportazioan izan ditzakeen laguntzak zehatz-mehatz ezagutzeko.
- Salgaiak inportatzeko edo esportatzeko beharrezkoak diren baldintza guztiak ezagutzeko, hala nola inportazio-ziurtagiriak, osasun-ziurtagiriak, inportazio-lizentzia, etab.
- Inportazioko eta esportazioko merkataritza-transakzioen estatistikak zehatzak izan daitezen laguntzeko.