BREXIT
Badaki Erresuma Batua Europar Batasunetik kentzeak zer ondorio dituen kanpo-merkataritzako eragiketetan herritarrentzat eta enpresentzat
BREXITaren ondorioak Aduanan
Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko hitzarmenean aurreikusitako trantsizio-aldia 2020ko abenduaren 31n amaitzearen ondorioz, 2021eko urtarriletik aurrera Espainiaren eta Erresuma Batuaren arteko salgai-fluxu guztiak ez dira Europar Batasunaren barruko eragiketatzat hartuko, eta aurrerantzean aduana-formalitateen mende egongo dira, Ipar Irlandatik datozenak izan ezik, horiek Intrastat sisteman aitortzen jarraituko baitira.
Ipar Irlandarekin egindako eragiketei buruzko Intrastateko aitorpenetan, kontrapartidako XI. estatu kidearen kode gisa agerraraziko da Ipar Irlandari dagokiola, eta salgaiaren jatorrizko herrialde gisa honako kode hau jasoko da:
- Salgaiak Ipar Irlandan bertan badu jatorria, Ipar Irlanda (XI) izendatuko da jatorrizko herrialde gisa.
- Salgaiaren jatorria Ipar Irlanda ez den Erresuma Batuko beste leku batean badago, XU jatorrizko herrialdearen kode gisa agerraraziko da, eta kode hori Ipar Irlanda ez den Erresuma Batuari dagokio.
Salgaiaren jatorria Ipar Irlanda edo Erresuma Batua (Ipar Irlanda kontuan hartu gabe) ez den beste herrialde batean badago, jatorrizko herrialde gisa jasoko da herrialde horri dagokion kodea, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren 2018ko maiatzaren 22ko Aduanen eta Zerga Berezien Sailaren Ebazpenaren I. eranskineko herrialdeen nomenklaturaren arabera, estatu kideen arteko ondasun-trukeen estatistikak egiteko (Intrastat sistema).