Salgaien aldi baterako gordailua
Ezagutu EBkoak ez diren merkantziak aduana-egoera horretan egoteko epeak eta prozedura, aduanan aurkezten direnetik.
Zer da aldi baterako gordailua?
Aduanan aurkezten diren unetik, Batasunekoak ez diren salgaien aduana-egoera da.
Salgai horiek aldi baterako gordailutze-aitorpena izan beharko dute, gehienez ere aduanan aurkezten diren unean aurkeztua, salgaiak zirkulazio-erregimenean lekualdatu direnean izan ezik (kasu horretan, zirkulazio-eragiketaren datuek aldi baterako gordailuaren aitorpena egiten dutela jo ahal izango baita). Era berean, aduana-agintaritzak agiri hauetako bat ere onar dezake aldi baterako gordailuaren aitorpen gisa:
- Salgaientzat aurkeztutako edozein sarrera-aitorpen laburturen erreferentzia, aldi baterako gordailu-aitorpenaren datuekin osatua.
- Manifestu bat edo garraioko beste dokumentu bat, baldin eta aldi baterako gordailu-aitorpen baten datuak jasotzen baditu, salgaien sarrera-aitorpen laburtua barne.