Ro-Ro trafikoa
Informa zaitez itsas trafikoaren berezitasunez, adibidez, kamioiak ibilgailuz kargatuz
Ro-ro trafikoaren ezaugarri izan behar duen arintasuna eta azkartasuna inportazio- eta esportazio-prozesuen tratamendu automatizatuaren bidez baino ezin da bermatu.
Horretarako, aduana-operadoreei eta -ordezkariei gogorarazten zaie beharrezkoa dela:
- Adierazi inportazioari/esportazioari buruzko aduana-aitorpenean:
- 19. laukitxoa: 1. kodea (edukiontzia)
- 31. laukitxoa: edukiontziaren atalean atoiaren/kamioiaren matrikula-zenbakia.
- Matrikula-zenbakia adierazi behar da Mugako Ikuskaritza Zerbitzuei egindako eskabidean eta, hala badagokio, esparruko posizionamenduetan.
- Ahal den neurrian, inportazioaren aurreADB erabili, DSDT (gaztelaniaz) aktibatu aurretik izapidea eskatzeko. AurreADBren 40. laukitxoan DSDTren partida sartu beharko da, eskura duzun unean. Partida hori ZAEAren Egoitza Elektronikoaren bidez kontsulta daiteke, orrialde honetako kudeaketetan "Edukiontzien araberako kontsulta" aukera hautatuta.
Gainera, Bilboko, Santanderreko eta Algecirasko portuetako sistema informatikoen berezitasunak eta desberdintasunak direla-eta, beharrezkoa da horietako bakoitzean ro-ro trafikorako jarraibide espezifikoak ematea. Hori dela eta, horrelako trafikoak erabiltzen dituzten edo horietan parte hartzen duten operadoreei jarraibide horiek kontsultatzea gomendatzen zaie.