Enkantean dauden higiezinen bilatzailea
Funtzionalitate berria app-ean eta egoitza elektronikoan, enkantean dauden higiezinak bilatzeko eta telefono bidezko arreta espezializatuko zerbitzu baten sorrera.
Zerga Agentziak herritarren eskura jartzen du enkante prozeduretan dauden ondasun higiezinak bilatzeko sistema berri bat. Sistema hori Estatuko Aldizkari Ofizialaren atarian argitaratzen da.
Bilatzaile hau interesdunaren beharretara egokitzen den edozein higiezin modu arin eta errazean aurkitzeko diseinatu da hainbat filtro erabiliz, besteak beste, higiezina dagoen probintzia, ondasun-mota edo haren balorazioa (kontsultatu hemen triptikoa). Gainera, higiezinak "mapa" aukeraren bidez bilatu ahal izango dira. Bertan, geolokalizazio-sistema baten bidez, edonork ezagutu ahal izango du zehatz-mehatz higiezinen kokapena.
Funtzionalitate berriak, halaber, aukeratutako higiezinak gogokoen zerrendan gordetzeko aukera ematen du, etorkizuneko sarbideetan errazago berreskuratzeko, edo mugikorraren bidezko berehalako mezularitzaren bidez partekatzeko.
Gainera, une jakin batean higiezin batek ere ez baditu betetzen sartutako irizpideak, alertak harpidetzeko sistema bat gaitu da, irizpide horiek betetzen dituen enkante bat hasten denean jakinaraziko dizuna.
Kontsulta zerbitzuan sartzeko ez da inolako autentifikaziorik behar. Ondasun higiezinen abisu-sistemara harpidetzeko, beharrezkoa izango da Cl@ve PINa izatea app-etik sartu ahal izateko; egoitza elektronikoaren bidez, berriz, Cl@ve PINarekin zein ziurtagiri edo NAN elektronikoarekin sartu ahal izango da. (Informazio gehiago Cl@ve-n erregistratzeko).
Sarbidea Zerga Agentziaren app-etik egiten bada, "Informazio eta kudeaketa gehiago" sakatu beharko da app-aren orri nagusian, eta bertan enkanteetan dauden higiezinen bilatzailera sartu ahal izango da. (deskargatu app-a) Bestalde, Zerga Agentziaren egoitza elektronikotik sartzeko, "Informazioa eta kudeaketak" atala erabili beharko da, eta "Zorrak, premiamenduak, enbargoak eta enkanteak" hautatu. Bertan, "Enkanteak (BOEko Enkante Ataria)" estekak higiezinen bilatzaile berrira eta enkanteetan parte hartzeko sistemara sartzeko aukera ematen du.
Funtzionalitate berri hori abiaraztearekin batera, telefono bidezko informazio- eta laguntza-zerbitzu espezifiko bat ezarriko da, enkanteetan parte hartu nahi duten pertsonek prozedura osoan zehar zalantzak argitu ahal izan ditzaten, interesdun direnetik lizitatzaile edo esleipendun bihurtu arte.
Telefono-agenteek enkantea egin aurretik, bitartean eta ondoren sor daitezkeen zalantzak argituko dituzte. Informazioa lortu nahi duen edonork 91 598 63 34 telefono-zenbakira deitu ahalko du, astelehenetik ostiralera (lanegunetan), 09:00etatik 14:00etara.
Hobekuntza hauekin, Zerga Agentziak aurrera egiten du ahalik eta zergadun gehienei eta mota guztietako profilei kudeaketak eta izapideak errazteko estrategian, nabigazio-eredu eroso, moderno, intuitibo eta herritarrek eskatzen dituzten beharretara egokituaren alde eginez.