Erkidego barruko operadoreen erregistroa
BEZari lotutako eragiketak egiten badituzu beste estatu kide batzuekin, hau da zure errolda.
Nork parte hartu behar du errolda horretan?
Erkidego barruko operadoreen erregistroa osatuko dute erregelamendu honetako 25. artikuluan balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako araututako identifikazio fiskaleko zenbakia esleituta daukaten pertsonek edo erakundeek, baldin eta honako kasu hauetakoren batean badaude:
-
Zerga horri lotutako ondasunak erkidego barruan entregatu edo eskuratu behar dituzten pertsonak edo erakundeak.
-
Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 14. artikuluan aipatzen diren pertsonak edo erakundeak, zerga horri lotutako ondasunak erkidego barruan eskuratu behar dituztenean. Kasu horretan, erregistro horretan sartzeak zehaztuko du pertsona edo erakunde eskatzaileari esleitzea erregelamendu honen 25. artikuluan araututako identifikazio fiskaleko zenbakia. Abenduaren 28ko 37/1992 Legeak, balio erantsiaren gaineko zergari buruzkoak, 14. artikuluan aipatzen dituen pertsonek edo erakundeek erkidego barruko operadoreen erregistroan sartuta egoteari uzten badiote, erkidego barruko eskuraketak zergari lotuta ez egoteagatik, automatikoki baliogabetuko da erregelamendu honetako 25. artikuluan araututako identifikazio fiskaleko zenbaki espezifikoa.
-
Balio erantsiaren gaineko zergaren aplikazio-lurraldean finkatu gabeko enpresaburuek edo profesionalek emandako zerbitzuen hartzaile diren enpresaburuek edo profesionalek, baldin eta zerbitzuon subjektu pasiboak badira.
-
Lokalizazio-arauen arabera, subjektu pasiboa zerbitzu horien hartzailea denean, beste estatu kide bateko lurraldean egindako zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuak edo profesionalak.
Erregistro hori Enpresaburuen, Profesionalen eta Atxikitzaileen Erroldan sartuta egongo da.