Ohiko galderak
Informazioaren aurkibidea saltatuNon dago ZAEAren dokumentu baten Egiaztapen Kode Segurua?
Egiaztapen Kode Seguruak dokumentuaren osotasuna bermatzen du, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan erkatuta.
Dokumentuaren hartzaileak Egiaztapen Kode Segurua behar bezalako zuhurtziaz tratatu behar du; hirugarren pertsonei komunikatuz gero, dokumentuaren edukia eskuratu ahal izango lukete, eta, jasotako jakinarazpenari dagokionez, izapide elektroniko batzuk egin ahal izango lituzkete.
Kode hori dokumentu bakoitzaren lehenengo orriko orri-oinean inprimatzen da.
Gainera, EKS dokumentua sinatzeko paragrafoan erabiltzen da, adibide honetan ikus daitekeen bezala: