Pentsio-planak eta desgaitasuna duten pertsonen alde eratutako gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuk
Nork egin ditzake ekarpenak, zenbatek jaso dezake murrizketa eta zenbatetan egin dezakezun ekarpena
Zerga-oinarri orokorra murrizteko eskubidea ematen duten ekarpenak
Pentsio Planei, Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateei, Aurreikuspen Plan Aseguratuei, Enpresako Aurreikuspen Sozialeko Planei eta Mendekotasun Aseguruei egindako ekarpenak (mendekotasun larriko edo mendekotasun handiko arriskua soilik estaltzen badute), honako hauek dituzten pertsonen alde:
-
% 33ko edo gehiagoko desgaitasun psikikoa.
-
% 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo sentsoriala.
-
judizialki aitortutako ezintasuna, gradua edozein dela ere.
Ezarritako mugak bateratuak izango dira desgaitasuna duten pertsonen alde eratutako gizarte-aurreikuspeneko sistema guztietarako.