Informatzailea babesteari buruzko 2/2023 Legearen informazioa. Kanpoko kanala
2/2023 Legeak 2019/1937 (EB) Zuzentaraua txertatzen du Espainiako Zuzenbidean
2/2023 Legearen esparruko informazioa jakinaraztea, zerga-edukia duenean eta lan-testuinguru batean edo antzeko batean lortu denean, egiaztagiri guztiekin batera "Kudeaketak" atalean aurkeztu beharko da, "Informatzailea babesteko 2/2023 Lege Komunikazioak. Kanpoko kanala"
Kasu horretan, informatzailearen identifikazio osoa eskatuko da, eta, identifikatuta ez badago, zerga-arloko salaketa publiko gisa ere aurkeztu ahal izango da. Hori guztia 2/2023 Legearen 2. eta 3. artikuluekin eta 13. artikuluaren 3. lerrokadatik 5.era bitartekoekin bat etorriz (lege horrek arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen du).