Zerga-salaketa
Zerga-arloko arau-hausteak izan daitezkeen edo zergak aplikatzeko garrantzitsuak izan daitezkeen egitateak edo egoerak jakinaraz diezazkigukezu.
Aurkezteko lekua eta modua
Zerga-salaketa jar dezakezu Internet bidez.
Mesedez, erabili inprimaki egokia honako hauei buruzko salaketa bat aurkezten duzunean:
- Aitortu gabeko fakturak eta tiketak.
- Salmentak ezkutatzeko softwarea erabiltzea.
- Merkataritza elektronikoa eta beste zerga-iruzur batzuk webgunean.
- Higiezinen alokairua.
Zure bizilekutik hurbilen dagoen Zerga Agentziaren Ordezkaritzan edo Administrazioan ere aurkeztu ahal izango duzu, eta, oro har, Zerga Agentziaren edozein bulegotan, dela pertsonalki, dela postaz.