Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta Adinekoen eta Pentsiodunen Plataformaren arteko jarduerako Protokolo Orokorra
Haren helburua da Zerga Agentziak adinekoei beren eskubideak gauzatzen eta zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko oinarrizko jarraibideak ezartzea
Madrilen, 2022ko abenduaren 19an
ESKU HARTZEN DUTEN ALDERDIAK
Alde batetik, Zerga Administrazioko Estatu Agentzia, Soledad Fernandez Doctor andreak ordezkatuta, zuzendari nagusi gisa. Kargu horretarako ekainaren 8ko 436/2022 Errege Dekretuaren bidez izendatu zuten, presidenteak 2022ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren bidez emandako eskumenak eskuordetuz eta 1991rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 31/1990 Legearen 103.hiru.2 artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz.
Bestetik, Adinekoen eta Pentsiodunen Plataforma, Angel Rodriguez Castedok ordezkatua presidente gisa, erakunde horren izenean eta ordezkaritzan jardunez, Plataforma horren estatutuetako 17. artikuluari jarraituz.
Alderdiek adierazi dute eta elkarri aitortzen diote jarduteko protokolo orokor hau sinatzeko legezko gaitasuna eta legitimazio nahikoa dutela.
ZIOEN AZALPENA
I
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia (aurrerantzean, Zerga Agentzia) da Estatuaren izenean eta haren kontura Estatuko zerga-sistema eta aduana-sistema benetan aplikatzeaz arduratzen den zuzenbide publikoko erakundea, bai eta beste administrazio eta erakunde publiko nazional batzuen edo Europar Batasuneko beste erakunde publiko batzuen baliabideez ere, baldin eta horiek kudeatzea legez edo hitzarmen bidez agintzen bazaio.
Adinekoen eta Pentsiodunen Plataforma (aurrerantzean, APP) estatu-mailako elkarte bat da, irabazi-asmorik gabea, eta lurralde nazionalean ordezkaritza handiena duten adinekoen eta pentsiodunen erakunde, federazio eta konfederazioek bat egiteko prozesu gisa sortu zen. Adinekoen elkarte-mugimendua ordezkatzen du (15.079 elkarte, 5.746.000 pertsona fisiko afiliatu baino gehiagorekin), eta botere publikoekiko eta beste gizarte-eragile batzuekiko elkarrizketa sendo eta adiskidetsua bideratzea eta egituratzea du eginkizun. Gobernu-ekintzaren esparruan, APPk adinekoen eskubideei, interesei eta premiei eragiten dieten funtsezko erabakiak eta politikak kontsultatu eta entzun ahal izateko harremanetarako bide bat ezartzeko bokazioarekin lan egiten du, politika eta jarduera publiko guztiak kolektiboarekin berarekin zuzeneko elkarrizketa eta lankidetza estuan planifikatuak izan daitezen sustatuz.
II
APPko ordezkariek adierazi dute elkartekideak kezkatuta daudela digitalizazio-prozesuak Administrazio Publikoetako hainbat arlotan adinekoen bizitzan eragiten ari den bazterketaren eta inpaktuaren inguruan. Era berean, Zerga Agentzia informazio- eta laguntza-jarduerak gauzatzeko egin dituen ahaleginak nabarmendu dituzte, kolektibo guztientzat eskuragarriagoak izan daitezen.
Bestalde, Zerga Agentziak agerian utzi du adinekoen arazoei arreta eskaintzen jarraitzeko eta urratsak emateko duen borondatea. Horretarako, haien eskubideei buruzko informazio osoa eta eguneratua bermatuko dieten jarduerak bultzatuko ditu, eta zerga-betebeharrak betetzeko beharrezko laguntza eta aholkularitza emango die.
III
Adinekoek biztanleria-sektore zabal bat eratzen dute, eta, beraz, Zerga Agentziarekin harremanak dituzten zergadun kopuru handia dira. Hori dela eta, harreman hori erraztuko duten bideak ezartzea komeni da, haien interesak ordezkatzen dituzten erakundeekin (APP, esaterako) akordioak eginez.
Azaldutakoaren arabera, bi aldeek oso onuragarritzat jotzen dute protokolo orokor hau sinatzea, etorkizuneko jarduerak jasoko dituen lankidetza-esparru orokor bat ezartze aldera. Hona hemen
AKORDIOAK
LEHENENGOA. XEDEA
Protokolo honen helburua da Zerga Agentziak adinekoei beren eskubideak gauzatzen eta zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko oinarrizko jarraibideak ezartzea.
BIGARRENA. ALDERDIEN ARTEKO KONPROMISO OROKORRA
Protokolo honen arabera, alderdiek nahi diren helburuak hobeto lortzeko behar den lankidetza elkarri emateko konpromisoa hartzen dute.
Alderdietako batek ez baditu betetzen bere gain hartutako konpromisoak, beste alderdiak protokoloa suntsiaraz dadila eskatzeko ahalmena izango du, Lankidetzarako Batzorde Mistoari entzun ondoren.
APPk, bere betebeharrak betetzean duen erantzukizunaren kalterik gabe, Plataformako kide den edozein erakunderi agindu ahal izango dio Protokolo honen eta bere lankidetza-akordio espezifikoen arabera garatu behar dituen ekintzak gauzatu ditzan, Zerga Agentziak berariaz kontrakoa adierazi ezean. Aipatutako betearazpena hasi aurretik, APPk inguruabar horren berri emango dio Zerga Agentziaren solaskide bakar denari.
HIRUGARRENA. LANKIDETZARAKO BATZORDE MISTOA
1. Lankidetzako Batzorde Misto paritario bat eratuko da, zeinak lau kide izango baititu: bi Zerga Agentziaren ordezkariak izango dira, eta beste bi APPren ordezkariak.
Zerga Agentziaren Zuzendaritza Nagusiko titularrak Plangintza eta Harreman Instituzionalen Zerbitzuko ordezkari bat izendatuko du, zeinak Zerga Kudeaketako Departamentuko presidente eta ordezkari gisa jardungo baitu.
APPren ordezkariak erakunde horretako presidenteak izendatuko ditu.
2. Lankidetzarako Batzorde Mistoak honako eginkizun hauek izango ditu:
-
Adinekoek beren eskubideak gauzatzean eta zerga-arloan dituzten betebeharrak betetzean dituzten arazo espezifikoak identifikatu eta aztertzea.
-
Neurriak eta jarduerak proposatzea.
-
Lortutako emaitzak ebaluatzea.
-
Alderdien arteko lankidetza bultzatzea eta protokoloa betetzeko lankidetza horren jarraipena egitea.
-
Protokoloa interpretatzean eta gauzatzean sor daitezkeen gorabeherak eta eztabaidak ebaztea.
3. Batzordea presidenteak deituko du, eta lehen aldiz bilduko da protokolo hau sinatu eta hurrengo hiru hilabeteren barruan. Urtean behin bilduko da, ohiko moduan azken hiruhilekoan, eta baita ohiz kanpo ere, protokoloa sinatu duten alderdietako edozeinek hala eskatzen badu.
LAUGARRENA. JARDUERAK
Zerga Agentziako organo eskudunek, Lankidetzarako Batzorde Mistoak proposatuta, besteak beste, honako neurri eta jarduera hauek adostu ahal izango dituzte:
-
Zerga Agentziak adinekoei laguntzeko plan bat egingo du, eta urte bakoitzeko urtarrilaren 31 baino lehen eguneratuko dena. Plan horren edukian kontuan hartuko da adinekoek beren eskubideak baliatzean eta zerga-betebeharrak betetzean dituzten arazoei eta premiei buruz APPk ematen dien informazioa.
-
Areagotu egingo da aitorpenak eta bestelako zerga-izapideak egiteko informazioaren komunikazioa eta laguntza; batez ere, laguntza digital integraleko administrazioen (gaztelaniaz, ADI) ezarpena eta garapena bultzatuta.
-
Se mantendrá la atención presencial a las personas mayores en la medida en que sigan solicitándola, de forma que en cualquier oficina de la Agencia Tributaria pueda prestarse completa asistencia a través de un sistema de cita preferente, y, si la capacidad del servicio en cada momento lo permitiera, sin necesidad de cita.
-
Toki-erakundeekin akordioak garatzeko lan egingo da, beren eremuan informazio- eta laguntza-zerbitzuak emateko jarduerak abian jar daitezen.
-
APPk zabalpena emango die adinekoentzat eskuragarri dauden informazio- eta laguntza-jarduerei bere argitalpenen, webguneen edo beste bitarteko batzuen bidez, eta Zerga Agentziak kolektibo horrentzat interesgarria izan daitekeen informazio guztia igorriko du, bereziki zergadunaren egutegia eta laguntza-telefonoak.
-
Gehien erabiltzen diren ereduak eta formularioak berrikusi egingo dira; batik bat, izapide elektronikoei dagozkienak, funtzionamenduari buruzko testuak eta jarraibideak sinplifikatzeko eta argitzeko.
-
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren urteko kanpaina dela eta, Zerga Agentziak dibulgazio-liburuxka bat prestatuko du, paperean zein euskarri elektronikoan, informazio- eta laguntza-zerbitzu nagusiei buruz adinekoei informazioa emateko. Zerga Agentziak bere delegazio, ordezkaritza berezi eta administrazioen bitartez banatuko ditu liburuxka horiek, eta APPk ere lagunduko du bere bazkideen artean zabaltzen.
-
APPk publizitatekoak ez diren espazioak eskainiko dizkio Zerga Agentziari bere argitalpenetan, abian jarritako informazio- eta laguntza-jarduerak ezagutzera emateko.
-
Aurreko jarduerak areagotu egingo dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren urteko kanpaina dela-eta.
-
APPk konpromisoa hartzen du Zerga Agentziari informazioa, laguntza eta aholkularitza emateko, besteak beste, Zerga Agentziak adinekoei ematen dien zerbitzurik onenean eragina izan dezaketen garapen teknikoei, tresnei eta dauden edo agertu berri diren estandarren definizioari buruz.
BOSGARRENA. FINANTZAKETA
Alderdi bakoitzak bere gain hartuko du protokolo honen ondorioz dagozkion jarduerak gauzatzeagatik sor daitekeen kostua.
SEIGARRENA. ARAUBIDE JURIDIKO APLIKAGARRIA
Jarduteko Protokolo Orokor hau ez da hitzarmentzat hartzen, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47.1 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, eduki orokorreko asmo-adierazpen hutsak baino ez baitakartza, alderdi sinatzaileek helburu komun batekin jarduteko borondatea adierazten dutenak, konpromiso juridiko zehatz eta galdagarriak formalizatzea ekarri gabe.
Protokolo honetatik ez da inolako kontratu-betebeharrik edo betebehar juridikorik ondorioztatzen alderdientzat, eta beraz, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea aplikatzetik salbuetsita dago.
ZAZPIGARRENA. INDARRALDIA
Protokolo hau sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera aplikatuko da, eta bi urteko iraupena izango du, bi aldeetako edozeinek epe hori amaitu baino hilabete lehenago berariaz salatzen ez badu. Epe hori beste epe berdin baterako luzatu ahal izango da, bi alderdiek aho batez hala erabakitzen badute.
Ados daudela adierazteko, alderdiek Jarduteko Protokolo Orokor hau sinatzen dute, goiburuan adierazitako egunean eta lekuan.
LA DIRECTORA GENERAL DE LA
AGENCIA ESTATAL DE
ADMINISTRACIÓN TRIBUTARIA
Soledad Fernández Doctor
ADINEKOEN ETA PENTSIODUNEN
PLATAFORMAKO
PRESIDENTEA
Ángel Rodríguez Castedo