Eremu subjektiboa eta objektiboa
Nork eman dezake ahalordea eta nori?
Beren eremu pertsonaleko zerga-izapide jakin batzuk beren izenean egiteko ahalordea eman dezakete Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 35.4 artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoek, pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek (jaraunspen banatugabeek, ondasun-erkidegoek eta, nortasun juridikorik izan ez arren, zergapetzeko moduko unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten gainerako erakundeek). Ahalordea, era berean, pertsona fisiko zein juridiko bati edo batzuei eman dakieke.
Ordezkaritza bide horretatik antolatzeak ez dakar inolako gehikuntzarik ordezkariaren erantzukizunean, oro har arautzen duen araudian ezarritakoari dagokionez.