Adierazpen instituzionala
Zerga Agentziak datozen urteetarako lehentasun estrategikoak zehazteko prozesua burutu du. Prozesu hori 2020-2023 Plan Estrategikoa onartu eta argitaratzearekin amaitu da. Dokumentu hori erakundearen hausnarketa- eta azterketa-lan baten emaitza da, eta, besteak beste, honako eremu hauek biltzen ditu:
- Estatuko eta nazioarteko ingurune ekonomikoaren eta Agentziaren jardueraren garapen-ingurunearen azterketa.
- Plana garatzeko behar diren giza baliabideen eta baliabide materialen ebaluazioa.
- Azpiegitura etikoaren azterketa, langile guztiei zuzendutako kode etiko bat formalki garatzeko konpromisoa barne duena.
- Planaren esparruan bete beharreko helburu estrategikoak zehaztea, Agentziak epe ertainean izango duen bilakaera neurtzeko adierazle estrategikoen sorta bat barne duena.
- Aldian jarduteko ardatz egituratzaile nagusiak zehaztea, laguntza, prebentzio eta kontroleko proiektuak eta neurriak barne dituena.
- Planaren inpaktua zergadunen profilen eta Agentziak aplikatutako ekintza eta prozeduren arabera.
- Plangintza-tresnen lerrokatzea, helburu operatiboen jarraipen koherentea egiteko eta Agentziarentzat garrantzitsuenak diren jarduerei lehentasuna emateko.
2020-2023 Plan Estrategikoaren esparruan, urratsak ematen ari gara erakundearen konpromisoen eta proiektuen garapenean, eta horien artean, besteak beste, erakunde osoari aplika dakiokeen azpiegitura etikoa indartzea eta eratzea dago. Proiektu hori Agentziako Zuzendaritza Batzordeak onartutako Adierazpen Instituzional batekin hasten da. Bertan, erakundearen konpromisoren azalpen esplizitua jasotzen da. Horri esker, azpiegitura etiko bat sendotzeko bidean aurrera egin ahal izango da, Zerga Agentziaren berezitasunei eta jarduera espezifikoari aplikatutako printzipio- eta jokabide-kode bat landuz.