Zuzenbide aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna
Espainiako legea izango da lege-ohar hau osatzen duten terminoak interpretatzeko liskar edo gatazkarik izanez gero aplikatu beharreko legea, bai eta egoitza elektroniko honen zerbitzuekin lotutako edozein gai ere.
Zerga Agentziaren egoitza elektronikoa bisitatzean edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzean sor daitekeen edozein gatazka ebazteko, Zerga Agentziak eta hura erabiltzen duen pertsonak adosten dute erabiltzailearen helbideko epaile eta auzitegien mende jartzea, betiere Espainiako lurraldean badago.