Informazioaren erabilgarritasuna
Zerga Agentziak ezin du erabat bermatu komunikazio-sarearen funtzionamendua, eta, beraz, ez du bere gain hartzen zerbitzariaren erabilgarritasunari buruzko inolako erantzukizunik. Zerbitzaria aurrez abisatu gabe deskonektatu ahal izango da. Ahalegin guztiak egingo dira mantentze-lanen inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin, eta egoitza elektronikoan zerbitzu-etenen berri emango da aldez aurretik.
Zerga Agentziak ez du erantzukizunik izango gure zerbitzuak erabiltzen dituen pertsonak jasandako kalte edo galerengatik, baldin eta kalte edo galera horiek zerbitzari horretara sartzearen edo zerbitzarian jasotako informazioa edo aplikazioak erabiltzearen ondorio badira.