Zerga Agentziaren webguneko informazioaren erabilpena
Zerga Agentziaren webgunera sartzea eta bertan dagoen informazioa erabiltzea erabiltzen duen pertsonaren erantzukizuna dira. Zerga Agentziak ez du bere gain hartuko informazioa eskuratzetik edo erabiltzetik erator daitekeen inolako ondorio, kalte edo galeraren erantzukizunik, bere eskumenen erabilera zorrotzean bete behar dituen lege-xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduera guztiak izan ezik.
Zerga Agentziaren webgunean eskuragarri dagoen informazioa, berariaz bestelakorik adierazi ezean, berrerabil daiteke, eta baimenduta dago erabat edo partzialki erreproduzitzea, aldatzea, banatzea eta komunikatzea, merkataritzarako eta merkataritzakoak ez diren erabileretarako, honako baldintza hauen arabera:
- Edozein egoeratan debekatuta dago informazioaren edukia desnaturalizatzea.
- Nahitaezkoa da berrerabili beharreko dokumentuen iturria aipatzea.
- Nahitaezkoa da berrerabili beharreko dokumentuen azken eguneraketaren data aipatzea, eskuragarri dagoenean.
Informazio gehiago esteka honetan: Berrerabilerari buruzko informaziorako sarbidea Zerga Agentzian