Hizkuntza aukeratzeari buruzko informazio teknikoa
Zerga Agentziaren webgunean bi motatako zerbitzuak eskaintzen dira: Zerga Informazioa eta Zerbitzu Pertsonalizatuak.
Hizkuntza era honetan aukeratu ahalko da:
1. Zerga Informazioko zerbitzuetarako (web-orri estatikoak):
Aukeretako bat hautatu: Gaztelania, Català, Galego,Valencià, Euskara o Englishatariaren goiko eskuineko angeluan ageri dira, gaztelania, katalana, galiziera, valentziera, euskara edo ingelesa hautatzeko, hurrenez hurren, eta nabigatzailearen saio osorako balioko du.
2. Zerbitzu pertsonalizatuetarako (web-orri dinamikoak):
Hizkuntza hautatzeko bi aukera daude:
Nabigatzailean hizkuntza lehenetsiz.
Nabigatzailea bere hizkuntza-lehentasunekin konfiguratu, eta, horrela, lehentasunezko hizkuntzen zerrenda bat sortuta. Zerrenda horrek eragin iraunkorra izango du (aldatzen ez den bitartean), bai Zerga Agentziaren webguneko zerbitzu pertsonalizatuentzat, bai hizkuntza anitzeko beste edozein webgunerentzat.
Cookiea sortuz.
Aukeretako bat hautatu: Gaztelania, Català, Galego,Valencià, Euskara o English horrek cookie bat sortuko du ("sgat-language" izenekoa) bere sisteman, eta horrek eragina izango du beste aukera batekin aldatu arte edo zure ordenagailutik esplizituki ezabatu arte.
Metodo hori erabiliz gero, hizkuntza-aukerak lehentasuna izango du hurrengo puntuko hizkuntza-lehentasunen zerrendaren aldean.
Zerbitzu pertsonalizatuak gure zerbitzuak erabiltzen dituen pertsonaren lehentasunezko hizkuntzan eskainiko dira, ahal den guztietan, eta gaztelaniaz, ezinezkoa denean.