848 eredua aurkezteko tokia eta modua
Zure negozio-zifraren zenbateko garbia noiz jakinarazi behar duzun eta 848 eredua nola eta noiz aurkeztu behar duzun azaltzen dizugu
Nork aurkeztu behar du 848. eredua?
848. eredua EJZren mendeko eta salbuetsi gabeko erakundeek bakarrik aurkeztu behar dute, negozio-zifraren zenbateko garbia kontsignatzeko. SZren aitorpenean, IRNRren aitorpenean edo 184. ereduan zenbatekoa jaso badute, ez dute zertan aurkeztu.
Aurkezteko epea
Negozio-zifraren zenbateko garbiaren jakinarazpena urtarrilaren 1etik otsailaren 14ra bitartean aurkeztuko da, biak barne, jakinarazpen horrek Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ondorioak izan behar dituen ekitaldian.