INFORMAn abenduan argitaratutako berrikuntzak
141138-TARIFAK. BIDAIARIEN GARRAIOA VTC SISTEMAN756.9. epigrafean sailkatzen da bidaiariak garraiatzeko ibilgailuak eta gidariak azpikontratatzen dituen enpresa batek egiten duen jarduera. 1. atala. Garraioaren beste bitartekaritza-zerbitzu batzuk.
141143-TARIFAK. PROFESIONALA. GORPUTZ-DEKORAZIOA. MIKROPIGMENTAZIOAJarduera ekonomikoa izaera profesionalarekin garatutzat joko da garatzen duen pertsonaren berezko gaitasuna funtsezkoa denean jarduera gauzatzeko. Ondorioz, jarduera hau sailkatu behar den errubrika "Makillatzaileak eta estetizistak" 2. ataleko 887. taldea da, jarduera hori pertsona fisikoak egiten badu.
141144-TARIFAK. ENPRESARIA. HAINBAT GAIRI BURUZKO TAILERRAK ETA ESKOLAK ANTOLATZEN DITUIrakasgai desberdinetako tailerrak antolatzeko eta eskolak emateko jarduera, ez gaitasun pertsonalaren adierazpen gisa, baizik eta formalki irakaslearen berezko nortasun profesionalarekin loturarik ez duen enpresa-erakunde baten jardueraren zerbitzuan jartzearen ondorioz, 933.9. epigrafean (1. atala) sailkatu beharko da.