¿Qué grava el Impuesto del Patrimonio y cuándo se devenga?
Te informamos qué tienes que declarar en el Impuesto sobre el Patrimonio
Ondarearen gaineko Zergak pertsona fisikoen ondare garbia zergapetzen du, hau da, titular den eduki ekonomikoko ondasun eta eskubide multzoa, haien balioa murrizten duten zamak eta kargak kenduta, bai eta titularrak erantzun behar dien zor eta betebehar pertsonalak ere.
Espainiako lurralde osoan aplikatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan eta Nafarroako Foru Komunitatean, hurrenez hurren, indarrean dauden Ekonomia Itunaren eta Hitzarmenaren foru-araubideei eta barne-ordenamenduaren parte izatera igaro diren nazioarteko itun edo hitzarmenetan xedatutakoari kalterik egin gabe.
Ondarearen gaineko Zerga etekina oso-osorik autonomia-erkidegoei lagatzen zaien zerga bat da.
Lagapenaren ondorioz, autonomia-erkidegoek beren gain hartu ahal izango dituzte gutxieneko salbuetsiari, karga-tasari eta kuotaren kenkari eta hobariei buruzko araugintza-eskumenak.
Ondarearen gaineko Zerga urte bakoitzeko abenduaren 31n sortzen da, eta data horretan subjektu pasiboa titularra den ondare garbiari eragingo dio.
Urtean abenduaren 31 baino lehenagoko edozein egunetan hildako pertsonek ez dute zerga hori aitortzeko betebeharrik.