Nork aurkeztu behar du Ondarearen gaineko Zergaren (IP) aitorpena?
Infórmate de si tienes obligación de presentar declaración
Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu behar duzu honako kasu hauetakoren batean bazaude (pertsona fisikoak, betebehar pertsonal edo errealagatik):
-
Zure zerga-kuota, zerga hau erregulatzen duten arauen arabera zehaztua, eta dagozkion kenkariak edo hobariak aplikatu ondoren, ordaindu egin behar duzu.
Lehenengo muga aplikatzeari dagokionez, kontuan izan behar da zerga-oinarria, zergaren arauen arabera zehaztutakoa, ezarritako gutxieneko salbuetsiaren berdina edo txikiagoa bada, bai 700.000 eurokoa, oro har, bai autonomia-erkidegoek gutxieneko salbuetsi horren gainean dituzten arau-eskumenak erabiliz beren egoiliarrentzat onartutako zenbatekoan, ez dela aitorpena egiteko betebeharrik izango.
-
Aurreko egoera gertatzen ez denean, zure ondasunen edo eskubideen balioa, zergaren arauen arabera zehaztua, 2.000.000 eurotik gorakoa denean.
Bigarren muga hori aplikatze aldera, zure titulartasuneko ondasun eta eskubide guztiak sartu behar dituzu, zergatik salbuetsita egon ala ez, kontuan hartu gabe ondasun eta eskubide horien balioa murrizten duten kargak eta zamak, bai eta horien titularrak erantzun behar dituen zor edo betebehar pertsonalak ere.