Nortzuk daude Ondarearen gaineko Zergaren mende?
Te informamos de si tienes que declarar Impuesto sobre el Patrimonio
Zergaren betebehar pertsonalagatiko subjektu pasiboak dira hauek:
Oro har, ohiko bizilekua Espainian duten pertsona fisikoak.
Zergadun horiek abenduaren 31n deklaratu beharko dituzte beren titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoak, ondasunak kokatuta dauden edo eskubideak balia daitezkeen lekua edozein dela ere; ondasun edo eskubide horiei eragiten dieten karga eta grabamen errealak kenduko dituzte horietatik, bai eta horietan inbertitutako kapitalengatiko zorrak ere.
Zergaren betebehar errealagatiko subjektu pasiboak dira hauek:
Oro har, ohiko bizilekua Espainian ez duten eta Espainiako lurraldean kokatuta dauden, egikaritu daitezkeen edo bete behar diren ondasunen edo eskubideen titularrak diren pertsona fisikoak.
Aitorpena titulartasunpeko ondasun edo eskubideei buruzkoa bakarrik izango da, baldin eta ondasun edo eskubide horiek Espainiako lurraldean kokatuta badaude, egikaritu badaitezke edo bete behar badira, horietatik ondasun edo eskubide horiei eragiten dieten karga eta grabamen errealak eta, halaber, ondasun edo eskubide horietan inbertitutako kapitalengatiko zorrak kenduta.