Nola zehazten da ondare garbia?
Ondasun eta eskubideak eta kengarriak diren edo ez diren zorrak nola baloratzen diren jakinaraziko dizugu
Ondare garbia da ondare gordinaren zenbatekoaren (salbuetsi gabeko ondasunen guztizko balioa) eta zor kengarri guztien arteko diferentzia aljebraikoa. Ondarearen gaineko zergaren araudiak ondasunak edo eskubideak baloratzeko arauak ezartzen ditu, baita zorrak kengarriak diren ala ez ere.