Aurkezteko epeak: Oharra
Zerga hau aurkezteko eta ordaintzeko epeen berri ematen dizugu
Finantza Transakzioen gaineko Zergari buruzko urriaren 15eko 5/2020 Legea (urriaren 16ko BOE) 2021eko urtarrilaren 16an jarri zen indarrean.
Hilero likidatzen da, eta aurkezteko ohiko epea hileko likidazio-aldiaren hurrengo hilabeteko 10etik 20ra bitartekoa da.
Hala ere, 2021eko lehen lau hilabeteei dagozkien autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko epea 2021eko maiatzari dagokion autolikidazioaren epea da (2021eko ekainaren 10etik 20ra).