Prozeduraren amaiera (nola ordaindu)
Premiamendu-prozedura nola amaitu daitekeen azaltzen dizugu, zorra ordaintzeko aukera barne
Premiamendu-prozedura, borondatezko ordainketa-aldiko epea amaitzen denetik aurrerako egoera guztiak barne hartzen dituena, egoera hauetan amaitzen da:
- Ordaindu gabeko zorraren zenbateko osoa eta errekargua ordaintzen direnean.
- Ordaindu gabeko zorraren zenbatekoa eta errekargua zordunaren aldeko kreditu batekin konpentsatzen direnean.
- Zorra kobratzeko eskubidea preskribatzen denean.
- Kobraezintzat jotzen denean (hori egiteko ondasunik ez dagoelako, nahiz eta prozedura berrabiarazi daitekeen ondasun berriak agertzen badira eta zorra preskribatuta ez badago).
Ordaindu gabeko zorrak ordain ditzakezu edo ordainketa geroratzea edo zatikatzea eska dezakezu.Horretarako, Zorrak ordaindu, geroratu eta kontsultatu aukerara joan behar duzu.