Zer gertatzen da zorra ez badut ordaintzen?
Premiatutako zorrak ez ordaintzearen ondorioak azaltzen dizkizugu
Zorra ordaintzeko premiamendu-probidentzian adierazitako epea amaitu eta ordainketa egin ez bada, legeak ezartzen du enbargo-fasea hasiko dela, eta bertan beste jarduketa batzuk egingo direla, hala nola bermeak betearaztea, ondasunak enbargatzea, zorraren zenbatekoa, errekarguak, interesak eta prozeduraren kostuak estali arte. Zordunaren izenean itzulketak egiten badira, borondatezko aldia amaitu ondorengo edozein unetan konpentsatu ahal izango da, ofizioz, zorrarekin.