Baliabideak
Premiamendu-probidentzia bat aurkaratzeko aukerei buruzko informazioa eskaintzen dizugu
Kontuan izan behar duzu premiamendu-probidentziaren aurka aurkaratzeko arrazoi hauek bakarrik onartzen direla:
-
Zorra erabat iraungitzea edo ordainketa eskatzeko eskubidea preskribatzea.
-
Borondatezko epean geroratzeko, zatikatzeko edo konpentsatzeko eskaera, eta diru-bilketako prozedura eteteko beste arrazoi batzuk.
-
Likidazioa ez jakinaraztea.
-
Likidazioaren baliogabetzea.
-
Premiamendu-probidentziaren edukian errorea edo omisioa egotea, zorduna edo premiatutako zorra identifikatzea eragozten duena.
Premiamendu-probidentzia jakinarazi ondoren, horrekin ados ez bazaude eta errekurritu egin nahi baduzu, eta jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko gehieneko epean, bi hauen artean aukeratu beharko duzu:
-
Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hori hartu zuen organoaren aurrean, idazki baten bidez. Idazki horretan, erabakiarekin ados ez egoteko arrazoiak adieraziko dira, bai eta erreklamazio ekonomiko-administratiborik aurkeztu ez izanaren aipamena ere. Horrez gain, informazio hau ere jaso beharko du:
-
Zure izena edo izen soziala eta IFZ, eta, ordezkariaren bidez jarduten baduzu, baita ordezkariaren izena eta IFZ ere. Errekurtsoari buruzko jakinarazpenak zure helbide fiskala ez den beste leku batera bidaltzea nahi baduzu, adierazi zein helbidetan jaso nahi dituzun.
-
Aurkaratzen duzun egintza, horren data eta espediente-zenbakia.
-
Tokia, data eta sinadura.
Espedientea ezagutu beharra baduzu akordioarekin ados ez zaudela adierazteko, goian adierazitako bulegora jo ahal izango duzu, eta han zure esku jarriko da.
-
-
Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, erabakia hartu zuen organoari zuzendutako idazki baten bidez. Idazki horretan, gutxienez, goian adierazitako informazioa jaso beharko da. Erreklamazio ekonomiko-administratibo hori Auzitegi Ekonomiko Administratibo eskudunak ebatziko du, ZAEAtik independentea den organoak, alegia.