Baliabideak
Bahitura-eginbide bat aurkaratzeko aukeren berri ematen dizugu
Kontuan izan behar duzu enbargo-eginbidearen aurka aurkaratzeko arrazoi hauek bakarrik onartzen direla:
-
Zorra iraungitzea edo ordainketa eskatzeko eskubidea preskribatzea.
-
Premiamendu-probidentziaren jakinarazpen eza.
-
Lege honetan enbargoari buruz jasotako arauak ez betetzea.
-
Diru-bilketako prozedura etetea.
Enbargo-eginbidea jakinarazi ondoren, zorduna ez bada ados eta errekurritu egin nahi badu, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko gehieneko epean bi hauen artean aukeratu beharko du:
-
Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hori hartu zuen organoaren aurrean, idazki baten bidez. Idazki horretan, erabakiarekin ados ez egoteko arrazoiak adieraziko dira, bai eta erreklamazio ekonomiko-administratiborik aurkeztu ez izanaren aipamena ere. Horrez gain, informazio hau ere jaso beharko du:
-
Bere izena edo izen soziala eta IFZ, eta, ordezkariaren bidez jarduten badu, baita ordezkariaren izena eta IFZ ere. Errekurtsoari buruzko jakinarazpenak bere helbide fiskala ez den beste leku batera bidaltzea nahi badu, zein helbidetan jaso nahi dituen adierazi behar du.
-
Aurkaratzen duen egintza, horren data eta espediente-zenbakia.
-
Tokia, data eta sinadura.
Espedientea ezagutu beharra badu egintzarekin ados ez dela adierazteko, goian adierazitako bulegora jo ahal izango du, eta han bere esku jarriko da.
-
-
Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, erabakia hartu zuen organoari zuzendutako idazki baten bidez. Idazki horretan, gutxienez, goian adierazitako informazioa jaso beharko da. Erreklamazio ekonomiko-administratibo hori Auzitegi Ekonomiko Administratibo eskudunak ebatziko du, ZAEAtik independentea den organoak, alegia.