Bidegabeko sarreren itzulketa
Ofizioz edo alde batek eskatuta, gehiegizko diru-sarrerak edo bikoiztutakoak itzultzea.
Ez da errekurtso bat zentzu propioan; izan ere, zergadunari dagokion eskubidea da, eta Administrazioari dagokio ofizioz itzultzea, zergapekoei, arau-hausleei edo batzuen eta besteen ondorengoei, beren zerga-betebeharrak betetzeagatik edo zehapenak ordaintzeagatik Altxor Publikoan bidegabe egindako diru-sarrerak.
Nolanahi ere, zergadunak Administrazioari eska diezaioke bidegabe ordaindutako zenbatekoak itzultzeko.