Berraztertzeko errekurtsoa
Errekurtsoa organo berean.
Erreklamazio ekonomiko-administratiboa jaso dezaketen zerga-administrazioaren egintzei aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaie aldez aurretik. Errekurtso hori jartzeko epea hilabetekoa izango da, errekurritutako egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa aztertzeko eta ebazteko eskumena errekurritutako egintza eman zuen organoarena izango da. Baldin eta interesatuak berraztertze-errekurtsoa jartzen badu, ezin izango du aurkeztu erreklamazio ekonomiko-administratiboa harik eta errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo administrazio-isiltasunez ezetsitzat har daitekeen arte.