Heziketa zibiko-tributarioko programa
Zerga Agentzia Hezkuntza Zibiko Tributarioko Programa (HZTP) garatzen ari da 2003. urteaz geroztik. Programa horren helburua da herritar gazteenei azaltzea zerga-sistemak, diru-sarreren eta gastu publikoen bi alderdiak kontuan hartuta, haien eguneroko bizitzan eta etorkizuneko aurreikuspenetan duten eragina.
Lurralde osoan dauden prestatzaileei esker, hainbat jarduera egiten dira, hala nola:
- Ate irekien jardunaldiak Ordezkaritzetan.
- Zerga Agentziako langileek ikastetxeetan emandako hitzaldiak.
Bi jarduerok hala eskatzen duten ikastetxeetan egiten dira.
Lehiaketa nazionalak
Ikastetxeetako hitzaldiei estuki lotutako jarduera gisa, ikastetxeentzako lehiaketa nazional bat egiten da, eta bertan hainbat materialen kategoriak saritzen dira: idazketa, kartel grafikoak eta ikus-entzunezkoak. Hasieran, idazketaren lehiaketa bakarrik zegoen.