Zer da enpresa handia zerga-ondorioetarako?
Enpresa, enpresaburu edo profesional batek urtebetean 6.010.121,04 euroko fakturazioa gainditzen duenean, hurrengo urtetik aurrera enpresa handi izatera igaroko da, eta zerga-ondorio garrantzitsuak izango ditu, Zerga Agentzian egin beharreko izapideetan kontuan hartu beharrekoak.
Zer da eta noiz kalkulatzen da eragiketen bolumena?
Zergadunak urte naturalean egindako ondasun-emateen eta zerbitzu-prestazioen zenbateko osoa da, zergan salbuetsita daudenak barne.
Garrantzitsua: eragiketen bolumenaren kalkuluan ez dira sartzen BEZaren kuotak, ez baliokidetasun-errekargua, ezta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezian zergak ordaintzen dituzten nekazari, arrantzale eta abeltzainek jasotako konpentsazioa ere.
Eragiketen bolumena ekitaldi bakoitzean kalkulatu behar da, eta ondorioak izango ditu hurrengo ekitaldiari begira.