Nola aurkeztu BEZaren aitorpena
303 eredua bete eta aurkezteaa, aitorpen osagarria eta aitorpenaren kopiak
Aurkezteko epea
Hiruhileko autolikidazioak:
-
Likidazio-aldiaren ondorengo hilaren 1etik 20ra (apirila, uztaila, urria).
-
Laugarren hiruhilekoko autolikidazioa urtarrilaren 1etik 30era aurkeztuko da.
Hileko autolikidazioak:
- Likidazio-aldiaren ondorengo hilaren 1etik 30era, edo, urtarrilari dagokion autolikidazioaren kasuan, otsailaren azken egunera arte.
BEZaren autolikidazioa aurkezteko azken eguna baliogabea bada (larunbata egun baliogabea da), aurkezteko azken eguna hurrengo egun baliodunera aldatuko da.