Berrerabilerari buruzko kontsultak (datos.gob ekimena)
Berrerabilerari buruzko kontsultarik, proposamenik edo iradokizunik baduzu, jar zaitez harremanetan Zerga Agentziarekin, helbide elektroniko honen bitartez: reutilizacion@correo.aeat.es. Bide hau informazioa berrerabiltzeari buruzko gaietarako soilik erabili beharko duzu (datos.gob ekimena), eta ez beste mota bateko informazio edo iradokizunetarako.
Gainera, zalantza informatikoren bat izanez gero, laguntza jaso ahal izango duzu esteka honetan ageri den bitartekoren baten bidez: Zergadunarentzako arreta.
Nolanahi ere, gogorarazten dizugu Estatuko Administrazio Orokorraren datu irekien guneak (http://datos.gob.es/datos/Nueva ventana) Estatuko Administrazio Orokorraren baliabideen katalogo orokorra eta iradokizunen, proposamenen eta kontsulten postontzia dituela.