Egoitza-aldaketak, paradisu fiskaletan bizi diren pertsonekin edo entitateekin egindako eragiketak eta atxikipenari lotutako zenbatekoak. Arau bereziak
BREXITak egoitza aldaketetan dituen ondorioen berri ematen dizugu
SZLaren 19. artikuluaren 1. paragrafoak Espainiako lurraldean egoitza duten erakundeen bizileku-aldaketen ondorioak arautzen ditu, bai lekualdaketa Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batera egiten bada, bai hirugarren herrialde batera egiten bada.
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, ondare-elementuak Espainiatik Erresuma Batura transferituta dituen erakunde baten bizileku-aldaketak zerga-zor bat sortuko du lekualdatu diren Espainiako erakundeen sozietateen gaineko zergan, eta zor hori ezin izango da zatikatu inola ere.