Hornidurak eta beste gastu batzuk
BREXITak horniduretan eta beste gastu batzuetan dituen ondorioen berri ematen dizugu
SZLaren 14. artikuluak hornidurak eta gastuak arautzen ditu 2. paragrafoan, eta ezartzen du zein kasutan izango diren kengarriak langileen ordainsariei dagozkien gastuak, ekarpen definituko sistemen bidez edo pentsio-plan eta -funtsetarako prestazio definituaren bidez. Alde horretatik, kengarritzat jotzen dira 2003/41/CE Zuzentarauan aurreikusitako enpresa sustatzaileek beste estatu kide batean baimendutako edo erregistratutako enpleguko pentsio-funtsei egindako ekarpenak, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira.
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, kontuan izan beharko da Erresuma Batuko enpleguko pentsio-funtsei ekarpenak egitea, ekarpenak egin ahal izanez gero, finantza-gaia denez, ez baita gastu kengarritzat hartuko.