Aktibo ukiezin jakin batzuetatik datozen errenten murrizketa
BREXITak aktibo ukiezinen errenten murrizketan dituen ondorioez informatzen zaitugu
LIS legearen 23. artikuluak aktibo ukiezin jakin batzuetatik datozen errenten zerga-oinarrian murrizketa arautzen du, eta artikulu honen b) idatz-zatiarekin bat etorriz, aktibo horien lagapen-hartzailea zergarik gabeko edo zerga-paradisua gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez bizitzea exijitzen da, salbu eta Europar Batasuna estatu kide batean kokatuta badago eta zergadunak eragiketa baliozko arrazoi ekonomikoei erantzuten diela eta jarduera ekonomikoak egiten dituela egiaztatzen badu.
Era berean, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Erresuma Batuaren eta Espainiaren arteko aldebiko hitzarmena aplikatuko da, zergapetze bikoitza saihesteko.