Ontzi-entitateen araubidea tona kopuruaren arabera
BREXITak ontzi-entitateen zerga-araubidean dituen ondorioen berri ematen dizugu, tona-kopuruaren arabera
SZLren 113. artikuluak berariazko araubide bat arautzen du ontzi-entitateentzat, Espainian edo Europar Batasuneko beste estatu kide batean erregistratutako ontzietarako tonajearen arabera. Beraz, araubide berezi hori Espainiak edo EBko gainerako erkidegoek edo EEEk estrategikoki eta komertzialki kudeatutako ustiapeneko ontziei aplikatzea aurreikusten da.
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Erresuma Batuan erregistratutako ontzi-entitateek ezin izango dute araubide berezi hori aplikatu.