Europako sozietate baten edo Europako kooperatiba-sozietate baten bat-egiteen, zatiketen, aktibo-ekarpenen, balore-trukeen eta helbide soziala Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzearen araubide berezia
BREXITak bat-egiteen erregimen berezian izango dituen ondorioen berri ematen dizugu
SZLren 76. artikulutik 89.era bitartekoetan araututako araubide horrek enpresak berregituratzeko eragiketak aipatzen ditu, eta eragiketa horien ondorioz eskualdatutako ondare-elementuetan ezkutuko errenten tributazioa geroratzea dakar.
Araubide honi atxikitzen zaion bat-egite edo zatiketa batean eskualdatzen duen entitateak ez du barne hartzen eskualdatutako elementuen merkatuko balioaren eta balio fiskalaren arteko diferentziatik eratorritako errenta, eta entitate onuradunaren ondarean sartzen dira entitate eskualdatzailean zuten balio berarekin. Era berean, bazkideek desegindako erakundearen akzioak edo partaidetzak balioesten dituzte baja emandako baloreen balio fiskal berean.
Araubide hori Espainiako araudian aplikatzea ez da soilik EBn egoitza duten entitateek parte hartzen duten enpresa-berregituraketako eragiketen gainean proiektatzen, baizik eta transferitutako ondasunak hirugarren estatu batean kokatzen diren eragiketen gainean ere, betiere Espainiako estatuak gerora karga bat ezartzeko aukerari eusten badio.
Europako sozietate baten edo Europako kooperatiba-sozietate baten egoitza soziala Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzen denean, araubide hori ez da aplikatuko 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Erresuma Batuari egoitza aldatzen zaionean.