Inbertsio kolektiboko erakundeen zerga-ordainketa
BREXITak inbertsio kolektiboko erakundeen zerga-ordainketan dituen ondorioen berri ematen dizugu
53. artikuluak inbertsio Kolektiboko Erakundeetako bazkideen edo partaideen zerga-ordainketa arautzen du, eta 2. paragrafoan ezartzen duenez, partaidetzak eskualdatzen edo dibidenduak banatzen direnean ordainduko dituzte IKEetako bazkideek edo partaideek, baldin eta EBko estatu kideren batean eratuta edo helbideratuta badaude eta BMBNren erregistro berezi batean inskribatuta badaude.
Agindu horretatik, errenta horiei errentak eratxikitzeko araubidea ez zaiela aplikatuko ondorioztatzen da.
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, merkaturatzeko Erresuma Batuan eratutako eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean inskribatutako IKE-ei ez zaienez SZLren 53.2 artikulua aplikatzen, kasuz kasu aztertu behar da errenta horien zerga-ordainketa zehazteko.