Foru-ogasunei buruzko informazioa
Ezagutu erakundea Sozietateen gaineko Zergari buruz atxikita den foru-araudia.
Araba
Informazio-telefonoa: 945 18 15 55
Web-orria:www.araba.eus
Erakundeak Sozietateen gaineko Zergari buruz duen araudiak zehazten du aurkezteko modua edo lekua.
MODELO 200 de declaración-liquidación del Impuesto sobre Sociedades y del Impuesto sobre la Renta de no Residentes correspondiente a establecimientos permanentes y entidades en régimen de atribución de rentas constituidas en el extranjero con presencia en el Territorio Histórico de Álava, para los periodos impositivos iniciados entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025 (modelo aprobado por la Orden Foral 380/2026, de la Segunda Teniente de Diputado General y Diputada Foral del Departamento de Hacienda, Finanzas y Presupuestos, de 23 de junio y publicado en el BOTHA de 29 de junio de 2026).
-
Aurkezteko lekua
Zergak Arabako araudiaren arabera ordaintzen dituzten erakundeek 200 ereduari dagokion autolikidazioa egingo dute Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak garatutako laguntza-programaren bidez, eta nahitaez bide telematikoz aurkeztuko dute, Egoitza Elektronikoaren bidez.
Laguntza-programa Arabako Foru Aldundiaren web-orri ofizialetik (www.araba.eus) deskargatu ahal izango da, eta horren bidez 200 eredura sartuko da.
Zergak Estatuko, Bizkaiko edo Gipuzkoako araudiaren arabera ordaintzen dituzten erakundeek araudiaren arabera eskumena duen zerga-administrazioak garatutako baliabide informatikoak erabiliz egingo dute autolikidazioa, eta nahitaez bide telematikoz transmititu beharko dituzte horrela lortutako fitxategiak Egoitza Elektronikoaren bidez.
Zergak Nafarroako araudiaren arabera ordaintzen dituzten entitateek Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan online beteko dute aitorpen laburtua, eta horri erantsiko diote aitorpen osoaren fitxategia, Nafarroako Foru Ogasunak onetsitako baliabide informatikoekin egina, PDF, TIF, TIFF edo ZIP formatuan.
200 ereduaren autolikidazioak bide telematikoz bidaliko dira nahitaez Arabako Foru Ogasunera, egoitza elektronikoaren bidez, emaitza edozein dela ere: positiboa, baliogabea edo itzultzeko eskubiderekin.
MODELO 220 de declaración-liquidación del Impuesto sobre Sociedades correspondiente a entidades representantes de un grupo fiscal que tribute por el régimen especial regulado en el Capítulo VI del Título VI de la Norma Foral 37/2013, para los periodos impositivos iniciados entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025 (modelo aprobado por la Orden Foral 380/2026, de la Segunda Teniente de Diputado General y Diputada Foral del Departamento de Hacienda, Finanzas y Presupuestos, de 23 de junio y publicado en el BOTHA de 29 de junio de 2026).
Aurkezteko lekua
-
Arabako araudiari lotutako zerga-taldeak
Sozietateen gaineko zergaren aitorpena 220 ereduan egin eta aurkeztu beharko dute Arabako araudiari lotutako zerga-baterakuntzako araubidean zergak ordaintzen dituzten zerga-taldeen ordezkariek (37/2013 Foru Arauaren VI. kapitulua, VI. titulua).
Aitorpena nahitaez bide telematikoz aurkeztu beharko da, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
Laguntza-programa Arabako Foru Aldundiaren web-orri ofizialetik (www.araba.eus) deskargatu ahal izango da, eta horren bidez 220 eredura sartuko da.
Taldea osatzen duten sozietate guztiek Arabako Foru Ogasunean aurkeztuko dituzte banakako tributazio-erregimenerako ezarritako aitorpenak, dagozkien araudietan onartutako ereduetan.
- Estatuko, Bizkaiko edo Gipuzkoako araudiari lotutako zerga-taldeak
Estatuko, Bizkaiko edo Gipuzkoako araudiaren arabera zergak ordaintzen dituzten talde fiskalen erakunde ordezkariek beren tributu-administrazio eskudunak garatutako bitarteko informatikoak erabiliz egingo dute autolikidazioa, aplikatzekoak diren arauen arabera, eta nahitaez bide telematikoz transmitituko dituzte horrela lortutako fitxategiak Egoitza Elektronikoaren bidez.
Arabako Lurralde Historikoan eragiketa-bolumena duen taldea osatzen duten sozietateek Arabako Foru Ogasunean aurkeztuko dituzte banakako tributazio-erregimenerako ezarritako aitorpenak, bakoitzaren araudian onartutako ereduetan.
-
Nafarroako araudiari lotutako zerga-taldeak
Zergak Nafarroako araudiaren arabera ordaintzen dituzten talde fiskalen entitate ordezkariek online beteko dute Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan online beteko dute aitorpen laburtua, eta horri erantsiko diote aitorpen osoaren fitxategia, Nafarroako Foru Ogasunak onetsitako baliabide informatikoekin egina, PDF, TIF, TIFF edo ZIP formatuan.
Las sociedades integrantes del grupo con volumen de operaciones en el Territorio Histórico de Álava presentarán en la Hacienda Foral de Álava las autoliquidaciones establecidas para el régimen de tributación individual en los modelos aprobados en sus respectivas normativas.
-
Presentación telemática (para ambos modelos)
220 ereduaren autolikidazioak bide telematikoz bidaliko dira nahitaez Arabako Foru Ogasunera, egoitza elektronikoaren bidez, emaitza edozein dela ere: positiboa, baliogabea edo itzultzeko eskubiderekin.
-
Formas de pago (para ambos modelos)
En el supuesto de autoliquidaciones con resultado a ingresar presentadas en plazo se deberá realizar el pago mediante una de las siguientes modalidades:
-
Pago por domiciliación bancaria, en cuyo caso la entidad financiera seleccionada deberá figurar en la Orden Foral 195/2025, de 28 de marzo, por la que se relacionan las entidades co-laboradoras en la gestión recaudatoria de la Diputación Foral de Álava.
-
Pago mediante carta de pago emitida por Diputación Foral de Álava en el momento de presentación de la autoliquidación.
En el supuesto de autoliquidaciones con resultado a ingresar presentadas fuera de plazo se deberá realizar el pago mediante carta de pago emitida por Diputación Foral de Álava en el momento de presentación de la autoliquidación.
-
-
Aurkezteko epea (bi ereduetarako)
Autolikidazioa zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteen ondorengo 25 egun naturalen epean aurkeztuko da.
Arabako Lurralde Historikoko araudiaren menpe dauden zergadunek, beren epea foru agindu hau indarrean sartu aurretik hasi bada, autolikidazioa aurkeztu ahal izango dute, foru agindu hau indarrean jarri eta hurrengo 25 egun naturalen barruan.
Arabakoa ez den araudi bati lotutako zergadunek beren autolikidazioak aurkeztuko dituzte Foru Ogasun honetan, dagokien araudian ezarritako epeen arabera.