Aurkezteko epeak
Aitorpena zergaldia amaitu eta hurrengo 6 hilabeteen ondorengo 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da.
Epe horren hasieran Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak zergaldi horren aitorpena aurkezteko modua zehaztu ez badu, aitorpena aurkezteko modu hori zehazten duen araua indarrean jartzen den egunaren ondorengo 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Hala ere, kasu horretan, zergadunak aurreko lerrokadan aipatutako epean aurkeztu ahal izango du aitorpena, aurreko zergaldiko aitorpenerako ezarritako baldintza formalak betez gero.
Erabat salbuetsita dauden zergadunak ez daude behartuta aitortzera.
Partzialki salbuetsita dauden zergadunek errenta guztiak, salbuetsiak eta salbuetsi gabeak, aitortu beharko dituzte. Hala ere, SZLaren 9. artikuluko 3. paragrafoan aipatzen diren zergadunek ez dute aitorpena aurkeztu beharrik izango honako baldintza hauek betetzen dituztenean:
-
Guztizko diru-sarrerak urtean 75.000 eurotik gorakoak ez izatea.
-
Salbuetsi gabeko errentei dagozkien diru-sarrerak urtean 2.000 eurotik gorakoak ez izatea.
-
Salbuetsi gabeko errenta guztiak atxikipenaren mende egotea.