2015ko araudiaren berritasunak
Informazioaren aurkibidea saltatu48/2015 Legea, urriaren 29koa, 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorrena (EAO, urriaren 31koa)
SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA
I. Aktibo ukiezin jakin batzuetatik datozen errenten murrizpena
62. artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko 27/2014 Legearen 23. artikuluaren 1., 2. eta 3. zenbakiak aldatzen ditu, eta ezartzen du 2016ko uztailaren 1etik aurrera aktibo ukiezin jakin batzuetatik datozen errenten murrizketaren zerga-pizgarria kalkulatzeko modua aldatzen dela.
Adierazitako datatik aurrera, 23. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen diren errentek zerga-oinarrian murrizketa bat izateko eskubidea izango dute, koefiziente honen emaitza bider ehuneko 60 eginda ateratzen den ehunekoan:
- Zenbakitzailea: aktiboa sortzearekin zuzenean lotutako zuzeneko gastuak, lotutako hirugarrenekin azpikontratatzearen ondoriozkoak izan ezik, ehuneko 30ean gehituta, eta zenbakitzaileak ezin izango du izendatzailearen zenbatekoa gainditu.
- Izendatzailea: aktiboa sortzearekin zuzenean lotutako zuzeneko gastuak, eta, hala badagokio, aktiboa eskuratzearekin lotutakoak.
Inola ere ez dira sartuko aktiboaren sorrerarekin zuzenean lotuta ez dauden gastu finantzarioak, amortizazioak edo bestelako gastuak.
II. Sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu beharra
63. artikuluak ezartzen duenez, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako, Legearen 9. artikuluaren 3. paragrafoan aipatzen diren zergadunek ez dute aitorpena aurkeztu beharrik izango honako baldintza hauek betetzen dituztenean:
- Guztizko diru-sarrerak urtean 75.000 eurotik gorakoak ez izatea.
- Salbuetsi gabeko errentei dagozkien diru-sarrerak urtean 2.000 eurotik gorakoak ez izatea.
- Salbuetsi gabeko errenta guztiak atxikipenaren mende egotea.
III. Aktibo ukiezin jakin batzuetatik datozen diru-sarrerak murrizteko araubide iragankorra.
64. artikuluak hogeigarren xedapen iragankorra aldatzen du 2016ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta aukera ematen du 2013ko irailaren 29a baino lehen egindako aktibo ukiezinak erabiltzeko edo ustiatzeko eskubidearen lagapenetan 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuan araututako 23. artikuluko araubidea aplikatzeko, 16/2007 Errege Dekretuak emandako idazkeran.
IV. Zerga geroratuen aktiboak kreditu galdagarri bihurtzea Zerga Administrazioaren aurrean.
65. artikuluak 11., 130. artikuluak eta hogeita hamahirugarren xedapen iragankorra aldatzen ditu, eta hamahirugarren xedapen gehigarria gehitzen du, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietarako.
- 11. artikuluaren 12. paragrafoari lerrokada bat gehitu zaio, eta 14. artikuluaren 13.1.a) eta 1. eta 2. paragrafoak aplikatuta kendu ez diren narriaduragatiko zuzkidurei aplikatu beharreko araubidea ezarri da.
- 130. artikuluak kreditu galdagarri bihurtzeko muga gisa ezartzen du zerga geroratuen aktiboak sortzeko zergaldiari dagokion kuota likido positiboaren zenbateko berdina.
- Hamahirugarren xedapen gehigarriak ondare-prestazio bat ezartzen du zerga geroratuen aktiboak kreditu galdagarri bihurtzeagatik Zerga Administrazioaren aurrean: aktibo horien zenbateko osoaren ehuneko 1,5, sozietateen gaineko zergari dagokion zergaldiaren azken egunean.
- Hogeita hamahirugarren xedapen iragankorrak ezartzen du 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako aldietan sortutako zerga geroratuen ondoriozko aktiboak kreditu galdagarri bihurtzeko araubidea.
de Presupuestos Generales del Estado para el año 2016.