Sozietateen gaineko Zergaren konturako ordainketa zatikatuak egiteko betebeharra
Informa zaitez hemen ordainketa zatikatuak egin behar dituzun
Sozietateen gaineko zergaren zergadunek ordainketa zatikatu bat egin behar dute, hau da, sozietateen gaineko zergaren likidazioaren konturako ordainketa bat, apirileko, urriko eta abenduko lehen egunean abian den zergaldiari dagokiona. Ordainketa zatikatua zerga-zorrtzat hartzen da.
Zergaldia urte naturalarekin bat ez badator eta ordainketa zatikatua SZLaren 40.3 artikuluan aurreikusitako modalitatearen arabera egiten bada, ordainketa hori aipatutako ordainketa-aldi bakoitza hasi aurreko egunean abian dagoen zergaldiari dagokion likidazioaren kontura izango da.
Ez dute ordainketa zatikatu hori egin behar, eta ez dute aitorpena aurkeztu beharko % 1eko eta % 0ko zergak ordaintzen dituzten erakundeek, SZLaren 29. artikuluko 4. eta 5. paragrafoen arabera.
Sozietate mugatu berriak ez du eratu zenetik amaitutako lehen bi zergaldiei dagozkien likidazioen konturako ordainketa zatikatuak egiteko betebeharrik izango.
Enpresa emergenteek, Enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko abenduaren 21eko 28/2022 Legearekin bat etorriz, ez dute SZLaren 40. artikuluan eta TRLIRNRaren 23.1 artikuluan araututako ordainketa zatikatuak egiteko betebeharrik izango, baldin eta ordainketa horiek geroratzea eskatu den zergaldi bakoitzaren ondorengo zergaldiari dagokion likidazioaren kontura egin behar badituzte, betiere enpresa emergente izateari eusten badiote.