Zerga-oinarriaren zehaztapena
Informa zaitez hemen Sozietateen gaineko Zergaren zerga-oinarria zehazteko metodoak zeintzuk diren
Sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarria zergadunak zergaldian lortutako errentaren zenbatekoa izango da, haren iturria edo jatorria edozein izanik ere, aurreko zergaldietako zerga-oinarri negatiboen konpentsazioagatik murriztuta.
Zerga-oinarria zuzeneko zenbatespenaren metodoaren bidez zehaztuko da, zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez Sozietateen gaineko Zergaren Legeak (SZL) haren aplikazioa zehazten duenean, eta, subsidiarioki, zeharkako zenbatespenaren metodoaren bidez, Tributuen Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera.
Zuzeneko zenbatespenaren metodoan, zerga-oinarria kalkulatzeko, Merkataritza Kodean, zehaztapen horri buruzko gainerako legeetan eta arau horiek garatzeko ematen diren xedapenetan aurreikusitako arauen arabera zehaztutako kontabilitate-emaitza zuzenduko da, zergaren legean ezarritako manuak aplikatuz.
Zenbatespen objektiboaren metodoan, zerga-oinarria osorik edo zati batean zehaztu ahal izango da, zeinu, indize edo moduluak zergaren legeak zehaztutako jarduera-sektoreei aplikatuz.