Zein da atxikipena edo konturako sarrera portzentajea?
Atxikipena edo konturako sarrera portzentajea honako hau izanen da:
Oro har, ehuneko 19.
Errentak Ceutan, Melillan edo bertako dependentzietan kokaturiko ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo azpierrentamendutik badatoz, eta errentak lortu direnean lurralde horietan helbideraturiko erakundeakek edo bertan establezimendu edo sukurtsal baten bitartez jarduten dutenek, ehuneko hori bitan zatituko da.
Irudia ustiatzeko eskubidea lagatzetik edo hura erabiltzeko adostasun edo baimenetik datozen errenten kasuan, ehuneko 24.
Zenbatekoagatik loteria eta apustu-sarietan ehuneko 20, baldin eta loteria eta apustu jakin batzuen karga bereziari lotuta badaude eta salbuetsi gabe badaude; aipatutako karga hori azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarrian dago (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarena, eta sozietateen gaineko zergei, ez-egoiliarren errentaren eta ondarearen legeak partzialki aldatzen dituena).Kasu horretan, atxikipena atxikita eta salbuetsi gabe dagoen sariaren zenbatekoaren gainean egingo da.