Zer errenta ez dago atxikipenaren mende sozietateen gaineko zergari dagokionez?
Ez da atxikipenik egingo:
-
SZLren 9.1 artikuluan aipatzen diren entitateek lortutako errentak (salbuetsitako erakundeak).
-
Espainiako eta Europako interes ekonomikoko taldeek eta aldi baterako enpresa-elkarteek banatutako dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak, baldin eta zerga-oinarriaren egozpena jasan behar duten bazkideei badagozkie eta erakundeak SZLren VII. tituluko II. kapituluko araubide berezian xedatutakoaren arabera zergak ordaindu dituen zergaldietatik badatoz.
-
Zerga-baterakuntzako araubidean zergak ordaintzen dituen talde bateko kide diren sozietateen artean ordaindutako dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak, interesak eta bestelako errentak.
-
SZLren 21. artikuluaren 1. apartatuan aipatzen diren dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak (salbuetsitako errentak).
-
Hartzaileak inbertsioaren arriskua bere gain hartzen duen bizi-aseguruetako hornidurak inbertituta dauden aktiboen aldaketagatik lortutako errentak.
-
Zenbatekoa dela-eta, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarrian aipatzen den karga berezitik salbuetsita dauden loteria eta apustuen sariak.
Ebazpen judizial edo administratibo baten ondorioz sozietateen gaineko zergaren atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako errenta bat ordaindu behar denean, ordaintzaileak ordaindu beharreko zenbateko osoaren gainean egin beharko du, eta zenbatekoa Altxorrean sartu beharko du.